2016(e)ko azaroaren 26(a), larunbata

Women in black kale ekimena

                  Azaroak 25ean, programatu bezala, Women In Black kale ekimena egin genuen Mendaron. 60 emakume inguruk plaza hartu genuen 2016an zehar euren bikoteak hil dituzten emakumeak presente eta ikusgai egiteko.
                  El 25 de noviembre, tal y como estaba programado, realizamos la acción callejera Women In Black en Mendaro. Alrededor de 60 mujeres ocupamos la plaza para hacer presente a cada mujer asesinada por su pareja durante el 2016.


                Hildako emakume bakoitza ordezkatzen zituzten orriak banatu genituen, izena, adina eta lekua adierazten zutenak. Bakoitzari kandela bat piztu eta kandelak plaza erdian utzi genituen performance-a hasteko. Elkarren alboan, elkarren berotasuna bilatuz, korro haundi bat egin eta lur hotzean etzan ginen, hilak izan diren emakume horien lekuan jarriaz une batez.
                Repartimos hojas que representaban a cada mujer asesinada, con su nombre, edad y lugar de residencia. Encendimos una vela por cada una y las dejamos en mitad de la plaza para realizar la performance.Juntas, para darnos calor, hicimos un gran círculo y nos tunbamos en el gélido suelo, poniéndonos en lugar de estas mujeres asesinadas por un instante.


                 Emakume bakoitzaren silueta marraztu genuen lurrean, pertsona bat zenaren itzala, eta jaikitzean itzal horri izana eman eta kandela jarri genion.     
                 Dibujamos la silueta de cada mujer en el suelo, la sombra de quien fue alguien, y al levantarnos dimos un ser a cada sombra y le pusimos una vela.   


                  Orduan, gure artean presente egin genituen emakume horiei bertso bat abestu genien guztiok.
                  Acto seguido, cantamos juntas un bertso a las mujeres que hicimos presentes.


Piskanaka piskanaka
objetu bihurtu zaitu
beldurraren botereak
gogoa izozten baitu
hainbeste aldiz entzunda
bere jarduna sinistu
zeure jendeaz aldenduz
nortasuna du bahitu
baina barruko indarrak
bere bidea egin du
ausartu zara behingoan
laguntza eskatu duzu
patriarkatuan kontra
gizonezkoa salatu
justizia bilatzea
garesti atera zaizu.

                  Bertan sortu zen hunkipen eta indarrarekin, zaila egin zitzaigun bukatutzat ematea, ez genituen berriro ezerezera itzuli nahi, eta herriko plaza inguratzen dituzten zutabeetan itsatsi genituen emakume bakoitza ordezkatzen zituzten paperak.
                   Era difícil darle final por la emoción y la fuerza que se creó durante el acto, no queríamos volver a dejarlas en la nada, y pusimos los papeles que repsentan a cada mujer asesinada en los pilares que rodean la plaza.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina